Helduentzako terapia

Arazo psikologikoren bat izan baduzu, eta berau sendatzen ahalegindu zarenean arrakastarik izan ez baduzu, ez izan zalantzarik eta etorri guregana. Eguneroko jarduna gogorra izan liteke eta zenbat eta azkarrago hasi, orduan eta lehenago berreskura dezakezu behar duzun bizi-kalitatea. Gure bizitzako sasoirik luzeena den aldi horretan gure ongizatea lortzea eragotziko dizkigun arazo psikologikoak izan litezke.

Psikolagunen honako hauek artatzen ditugu:

  • Depresioa
  • antsietatea
  • estresa
  • gaitasun sozialik eza
  • erabakiak hartzeko zailtasuna
  • fobiak
  • beldurrak
  • etb.

Ez ditugu izan litezkeen arazo guztiak aipatuko.

Nola artatzen ditugu? Zer emaitza izan litezke?

Gure enfokea estrategia laburrekoa da, tratamendu-saioak 15-20 artekoak izaten dira eta lehen saiotik bertatik igartzen da aurrerapena. Gehiago jakin nahi izanez gero, begira dezakezu

Zer da terapia estrategiko laburra? atalean.

Gainera, batzuetan arazoak familia guztiarengan edo familiako hainbat partaiderengan izaten du eragina. Zure kasua bada, jar zaitez gurekin harremanetan, familia harremanetan izaten diren dinamikak konplexuak dira eta kanpoko laguntza izanda alda litezke.

Halaber, bikotekideen arteko arazoak eta sexu arloko disfuntzioak artatzen ditugu. Azken hauek erantzun sexualen zikloan izaten diren prozesuen nahasmendua dute ezaugarri, edota sexu jarduerarekin zerikusia duen mina . Honek guztiak psikologikoki txarto sentitzea, autoestimu baxua izatea eta harremanetarako hainbat zailtasun izatea dakar. Izan ere, horrelako arazoen %95 psikologikoak izaten dira. Zu horrela sentitzen bazara, ez itxaron gehiago eta deitu. Jakin ezazu lehen bisita dohainik dela eta aholkatu ahal dizugula.

Beste alberdi bat zahartzaroaren psikologia edo gerontopsikologia da. Berau bizi-kalitatea hobetu nahi duen psikologiaren alderdia da, betiere arazo psikologikoek, somatikoek eta alberdi psikosozialek izan lezaketen eragina kontuan harturik. Maila kognitiboa aztertzeko testa egiten dugu (oroimena, arreta, hizkuntza eta abar neurtzen dituena),estimulazio kognitiboa, depresioaren aurkako tratamendua, antsietatea, insomnioa edo hipersomnioa . Familientzako eta zaintzaileentzako tratamenduak ere egiten ditugu. Psikologia euskaraz.

Hala nahi izanez gero, Skype bidezko zerbitzua ere eskaintzen dugu

Edo nahiago baduzu, gurekin harremanetan jartzeko helbide elektroniko honetara jo

info@psicolagun.com

edota honako galdetegi hau erantzun dezakezu.

Llamame! - Jordi Martínez

informazioa eskatzea

Zure Izena (beharrezkoa)

Zure E-posta (beharrezkoa)

Mezua

Quieres recibir nuestros artículos?
Get the latest content first.
Máxima confidencialidad