Pregorexia eta Ebriorexia Gaixotasun Berriak

pregorexia ebriorexia

Hitz hauek irakurri nituen lehenengo aldian ezin izan nuen sinistu, guztiz harrituta nengoen hitz hauen esanahiekin, DSM V liburuan begiratu nuen gaixotasun hauen existitzen ziren jakiteko, baina ez zegoen inongo arrastorik, ez zeuden liburuan. Pregorexia eta ebriorexia elikaduren gorabeheren arazoa da, baina kasu honetan haurdun dauden pertsonengan. Gaixotasun hauek ez dira anorexia eta bulimia baino gutxiago. Agian ez dira hain entzunak berriak direlako, baina larritasun berbera daukate.

PREGOREXIA:

Pregorexia anorexia da, baina haurdun dauden emakumeengan ematen da, horregatik izen hau, haurdun gelditzeak gure gorputzaren aldaketa fisiko asko onartzea dakar, eta badirudi kasu batzuetan emakumea ez dagoela prest holako aldaketak onartzeko. Beldurra diogu pisua irabazteari haurdunaldian? Beldurra ere gure gorputzean igaroko diren aldaketei? Galdera bi hauen erantzunaren atzean

dago pregorexia.

Haurdunaldian zehar oso garrantzitsua da gure betebehar nutrizionalak ondo betetzea, bai bidean datorren haurrarengatik eta bai

ta amatxorengatik. Nutriente hauek asetu

ezinak, dieta pobre bat jarraitzeak… arazo larriak ekar ditzake. Baina zer

gertatzen da gure buruak ezetz esaten baldin badio jateari? Saiatzen gara, baina badago zerbait gure barnean ezetz esaten duena, beraz, ezin genezake jan.

Antsietate maila altua izatea, gaixotasunekiko kontzientzia baxua edukitzea, norberarengan intseguritatea, konflikto interpertsonalak… guzti hauek dira pregorexia eta ebriorexia gaixotasunen ezaugarri batzuk.

EBRIOREXIA:

Haurdunaldian zehar badaude emakumeak, alkohola edaten dutena kantitate handieta eta normaltasun osoz hartzen dute, eta hori gutxi balitz dieta desorekatu batekin laguntzen diote beraz, “bonba bat”, hitz hau erabiltzen du ez dakidalako benetan nola deskribatu hitzekin zer pentsatzen dudan ez dakit nola adierazi nire harridura maila.

Bi gaixotasun hauek laguntza behar dute sendatzeko, profesionalen laguntza, aspektu nutricional, mediku eta pertsonalak landu beharra dago emakume hauekin, eta dudarik gabe arazo pertsonalak, sozialak eta familiatartekoak ere garrantzitsuak dira lantzea. Gaixotasun hauek esan bezala oso gogorrak dira eta laguntzan ezinbestekoa da zulo horretatik ateratzeko.

Hemen erderaz

    Zure Izena (beharrezkoa)

    Zure E-posta (beharrezkoa)

    Mezua

    Deja una respuesta

    Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

    Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

    Quieres recibir nuestros artículos?
    Get the latest content first.
    Máxima confidencialidad