Txupetea erabiltzearen Onurak eta desabantaikak

Txupetea haurrengan oso ohikoa da, baina zein punturarte izan liteke kaltegarria ez baldin badugu behar bezala erabiltzen?

Ohikoena kalean bi edo hiru urteko haurrak ikusten ditugu txupetearekin baina ez da hain  ohikoa bost edo sei urteko umeak txupetearekin kalean ikustea. Baina noizbehinka bost sei urteko  ume horrek txupetea erabiltzen dute etxean. Hala bada, zergatik ez kalean? Izan liteke lotsa ematea, edo baita ere sozietateak ez duela oso ondo ikusten adin horetako  ume bat txupetearekin ikustea.

Txupetea oso erosoa da aldi batzuetan, gurasoak oso lanpetuta dauedenean etxean eta umea “traba” egiten ari denean edota “protestaka” dabilenean, askoz errazagoa da txupetea ematea, horrela umea lasaitu egiten delako. Gehienetan, txupetea lokartzeko orduan erabiltzen da, txupeteak erlajazio puntu batera eramaten dielako eta horrela azkar lokartzen direlako, baina ongi jokatzen ari ahal dira gurasoak? Onuragarria ahal da umearentzat? Eraginik ahal du txupetea adin horretan erabiltzeak?

Txupetea oso baliagarriada gure txikientzat haurrak direnean, lokartzen laguntzen die, estresa txikitzen dute, negarrez ari direnean ere lasaitu egiten ditu… baina txupetearen erabilera luzatzen baldin badugu, goian aipatu bezala, haurraren lengoaian eta haginetan kalteak eragin dezake.

El chupete

Bai pediatra eta logopedek txupetea erabitzea gomendatzen dute haurraren lehenengo hilabeteetan, oso onugarria delako beraien muskuluak lantzeko eta baita ere bat-bateko heriotza ikiditzeko, nahiz eta horrela izan, badago adin bat non haurrak txupetea kendu beharra duen, txupetea asko erabiliz gero, arazo desberdinak ekar diezakeelako.

Txupetea erabiltzea onugarria da, 15-18 hilabete bitartean, ez duelako inolako arazorik sortzen, baina 24-30 hilabete ondoren haurrak txupetea utzi beharko luke. Beraien lengoaia garatzen baitago, zenbat eta gehiago erabili txupetea gutxiago hitz egingo du, horrela lengoaiaren atzerapena agertuz.

Zeintzuk dira txupetea erabiltzearen abantailak?

Txupeteak lehen aipatu bezala umearengan lasaigarri efektua du.

Desabantailei dagokionez, hurrengoak izango lirateke:

  • Haginkadaren alterazioa
  • Dislalia
  • Aho- arnasketa
  • Hitz egiteko denboraren limitazioa
  • Mingaina, ezpainak, haginak… koordinatzeko zailtasunak
  • Ahoko infekzioen eta estomagoko infekzioak agertzeko probabilitate handiagoa.

Baina, nola kendu haurrari berarentzat hain gogokoa den txupetea?

Prozesu bat izan behar da, ez da komenigarria bat-batean egitea, apurka-apurka txupetea erabiltzeko orduak gutxitzen joatea komeni da.

Beste aukera bat txupetea sentsazio txarrekin erlazionatzea izan liteke, limoia edo ozpinarekin bustitzea… horrela haurrak ez du txupetea nahi izango.

Baliteke ere baliagarria izatea, beraiek protagonista direneko istorioak asmatzea, non beraien gustoko pertsonai bat ere agertzen den eta txupetea desagerrazten duena.

Azken finean, izan liteke erraza ez izatea, baina gurasoek ere haurrei erakutsi behar diete gustoko duten guztia ez dela betirako eta apurka-apurka desagertzen joan behar direla.

Jasone Trojaola Gaztelurrutia

Psikologa eta logopeda

Zure Izena (beharrezkoa)

Zure E-posta (beharrezkoa)

Mezua

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Quieres recibir nuestros artículos?
Get the latest content first.
Máxima confidencialidad